Oinarri komunitarioko kooperatiben eskalatze eta erreplikarako gakoak: komunalizazioa aztergai

Read full text
Authors: Enekoitz Etxezarreta Etxarri, Pablo Arrillaga Márquez, Aitor Bengoetxea Alkorta, Jon Morandeira Arca
Cited by: 0
References: 7

Abstract

Jarraian aurkezten den ikerketa lanak Euskal Herri mailan trantsizio ekosozialari begira estrategikotzat jotako zenbait sektoretan komunak (commons) garatzeko edo mankomunatzeko (commoning) bidean kokatzen diren zazpi egitasmo kooperatibo-komunitarioren analisia burutzea du xede. Horretarako, egitasmo hauen artikulazio komunitarioan jarriko da arreta, eta komunitate hori komun bilakatzeko ezarritako arau eta mekanismoei erreparatuko zaie. Modu honetan, ekarpen bikoitza egin nahi zaio ikergaiari: lehenik, kooperatiben hazkunde edo erreplika prozesuetan ikuspegi komunitarioa txertatzeak dakartzan zenbait gako identifikatu eta garatuko dira, eta bigarren, gako horiek izaera komunitarioa lantzeko mankomunatze estrategien baitan berrinterpretatuko dira. Emaitzei dagokienean, esperientzia horien jatorrian aurretiazko komunitate bat izatea oinarri garrantzitsua izan arren, etengabe eraikitze bidean diren komunitateak sortzeko egitasmoen irekitasun mailari, gobernantza ereduei eta lurralde txertatze estrategiei bereziki erreparatu beharra nabarmenduko da.

Fields of Study & Subjects

Social Sciences and Governance Collaborative and Sustainable Housing Initiatives Cooperative Studies and Economics

Publication details

Journal / source
Revista Vasca de Economía Social - Gizarte Ekonomiaren Euskal Aldizkaria
Issue
22
Publication date
27 February 2026
Language
EU