Itziar Villafáñez Pérez, Aingeru Ruiz Martínez, Aitor Bengoetxea Alkorta (2024). IV International Forum on cooperative law. Cooperation among cooperatives: A principle of the past or for the future? (Bilbo: EHU)
Abstract
Liburu honek 2023ko azaroaren 29tik abenduaren 1era Donostian izan zen Zuzenbide Kooperatiboari buruzko IV. Nazioarteko Foroan aurkeztutako ekarpenak biltzen ditu. Ius Cooperativum elkarteak antolatua, GEZKI Institutua, EHUko Zuzenbide Fakultatea eta Nazioarteko Kooperatiba Aliantza laguntzaile izan zituela, topaketa honek juristak, akademikoak, erakundeetako ordezkariak eta mugimendu kooperatiboko eragileak bildu zituen, funtsezko gai bati buruz hausnartzeko: seigarren printzipio kooperatiboaren indarra -kooperatiben arteko lankidetza- egungo aldaketa juridiko, sozial, ekonomiko eta teknologikoen testuinguruan.Iraganeko ala etorkizunerako printzipioa? lelo pean, foro hau, ikuspegi teoriko zein praktikotik, lankidetza-moduak aztertzeko diziplinarteko gune bihurtu zen. 20 herrialde baino gehiagoko esperientziak elkarrizketa- -gai jarri ziren eta aurkeztutako 50 lan baino gehiagok gai anitz jorratu zituzten: fiskalitatea, gobernantza, bigarren mailako kooperatiba-egiturak, gizarte-ekonomiako beste erakunde batzuekiko loturak, genero-ikuspegia eta trantsizio energetikoa, besteak beste. Iruzkin honek foroaren ekarpen nagusien berri ematea du helburu eta, bide batez, interkooperazio-printzipioaren garapenerako ildo nagusien balorazio kritikoa eskaintzea.Nazioarteko Aliantzaren kooperatiba-identitateari buruzko adierazpenean, seigarren printzipioak honako hau ezartzen du: Kooperatibek beren kideei modu eraginkorragoan laguntzen diete eta kooperatiba-mugimendua indartzen dute, tokiko, nazioko, eskualdeko eta nazioarteko egituren bidez el- karrekin lan eginez. Historian zehar, agindu etiko eta funtzional honek tamaina handiko egitura solidarioak eraikitzeko, arriskuak partekatzeko eta erresilientzia kolektiboa sustatzeko balio izan du. Hala ere, azken urteetako esperientziak erakusten du alde nabarmena dagoela printzipioaren adierazpen horren eta bere benetako aplikazioaren artean.Foroan, hainbat ponentziatan adierazi zen zenbait faktorek interkooperazioa garatzea zail egiten dutela. Horien artean dira: araudi zatikatua, oztopo fiskalak, kooperatiben tamainak sortutako desorekak edota merkatuko lehia-eredua, banakako irabaziak maximizatzea saritzen duena bidezko lankidetza ororen gainetik. Halaber, interkooperaziorako egiturek -kooperatiba- -egiturak, enpresa-taldeak edo aliantza funtzionalak izan- ez dute askotan beren berezitasunak aintzat hartzen dituen marko juridikorik izan.
Fields of Study & Subjects
Cooperative Studies and Economics
Banking Systems and Strategies
Labor Law and Work Dynamics
Publication details
- Journal / source
- Revista Vasca de Economía Social - Gizarte Ekonomiaren Euskal Aldizkaria
- Issue
- 22
- Publication date
- 27 February 2026
- Language
- ES