Euskal historiografiaren scoping berrikuspena. Euskal Herriko hezkuntzaren historiaren oinarrizko lan akademikoak.
Abstract
Historiografia lanen xedea narratiba edo kontakizun historikoen nondik norakoa aztertzea da. Argitalpen akademikoen berri eman eta zer ikertu den ez ezik nola ikertu den ere ezagutzera emateko sortutako ikerlanak dira. Proiektu honek PRISMA metodoa hezkuntzaren historiari aplikatu nahi dio, baita euskaraz ekoitzitako lan historiografikoetan arreta jarri ere. Literatura akademikoaren azterketa deskriptiboa egitea da helburua, hezkuntzaren historian eskura dagoen lan akademikoaren esparrua bistaratzeko. Metodoak behaketa prozedura zorrotza ezartzeaz gain, testuak aukeratzeko orduan fidagarritasun nahiz zuzentasun ereduak ezartzen ditu. Behaketa Dialnet eta Inguma datu baseetan burutuko da, eta euskal aldizkarien eta argitaletxeen katalogoen miaketarekin osatu. Arlo akademiko honetan azken lau hamarkadetan hezkuntzaren historia diziplinan zer egin den eta nola burutu den erakutsi eta euskal ikuspegitik egindako oinarrizko historiografia lan akademikoen zerrenda osatu nahi du.
Fields of Study & Subjects
Basque language and culture studies
History of Education in Spain
Historical Education Studies Worldwide
Publication details
- Publication date
- 1 January 2026
- Language
- EU
- Document type
- Preprint