Bangkok-eko Erregeletan zehar, Euskadiko espetxe-zentroetan askatasunik gabe dauden emakumeen nahiak ikusaraztea
Abstract
Azterlan honen helburua da Euskadiko espetxeetan askatasunaz gabetuta dauden emakumeen beharrei ematen zaien arreta ebaluatzea, Estatuaren espetxe-eskumenak eskuordetzearen testuinguruan eta euskal eredua ezarri aurretik; horretarako, hain zuzen, presoen tratamendurako Nazio Batuen arauak, Bangkokeko Arauak deritzenak, hartu dira erreferentziatzat. Ikerketa emakume presoengan zentratu da, ikuspegi metodologiko mistoa erabiliz. 17 elkarrizketa egin zitzaizkien Zaballako eta Martuteneko espetxeetako profesionalei eta arlo horretan aditu diren pertsonei, eta beste 9 elkarrizketa askatasunaz gabetutako emakumeei. Horrez gain, aurrez aurreko inkesta bat egin zitzaien, gaztelaniaz eta euskaraz, bi zentroetako 49 espetxeraturi. Emaitzek agerian utzi dute egun, oraindik, emakume presoenganako diskriminazio-moduak daudela, eta euskal espetxe-sisteman genero-ikuspegia erabat txertatzeko bidean aurrera egiteko beharra nabarmendu dute.
Fields of Study & Subjects
Criminal Justice and Penology
Criminal Justice and Corrections Analysis
Criminal Law and Policy
Publication details
- Journal / source
- Universidad de Deusto eBooks
- Publication date
- 1 January 2026
- Language
- EU
- Document type
- Book