Intersekzionalitatea eta gobernantza publiko-komunitarioa: demokratizaziorako esparru heuristikoa arakatzen
Abstract
Artikulu honek, oraindik abian den, doktorego-tesi zabalago baten atal zehatz bat jorratzen du. Tesiak gobernantza publiko-komunitarioa begirada intersekzionaletik aztertzen badu ere, artikulu honek gobernantza publiko-komunitarioaren eta intersekzionalitatearen arteko elkarrizketaren ondorioz sortzen den heuristikan arakatzeko helburua du. Horretarako, aipatutako elkarrizketa horretan etengabeko elkarrekintzan antzematen diren hiru dimentsio aztertzen dira: eraldaketa soziala, ahalduntzea eta gatazkaren ulerkera. Azkenik, hiru dimentsio horien artean igartzen den demokratizaziorako esparru heuristikoan arakatzeko lehenengo urratsak marraztu dira. Hala, amaitzeko, agerikoa egin den ondorio horretatik abiatuta, aipatutako hiru alor horien harremanak eta esparru heuristiko hau arakatzeko marko interpretagarri baten proposamena egiten da.
Fields of Study & Subjects
Public Policy and Administration Research
Political Theory and Democracy
Feminist Theory and Gender Studies
Publication details
- Journal / source
- Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria
- Issue
- 136
- Pages
- 111–133
- Publication date
- 23 February 2026
- Language
- EU