Hezkuntza-erakundeak hobetzea. Etengabe ikasten duten profesionalak eta erakundeak. Argitaratua: asteartea, 2026(e)ko otsailaren 10(e)an, 13:45(e)tan
Abstract
Aldaketa eta hobekuntza etengabeko erronkak dira egungo gizartean, baita aukerak ere hezkuntza-arloko profesional eta erakundeentzat, prestakuntza-emaitzak eta jardueren kalitatea hobetu nahi dituztenean. Hori lortzeko, beharrezkoa da honako hauen garapena kontuan hartzea, betiere elkarrekin lotuta: curriculum, erakunde, arlo profesional eta komunitarioarena. Ondorioz eratortzen diren berrikuntza-prozesuak sustatuz eta babestuz, erdiesten dugu erakunde-garapeneko faseetan aurrera egitea eta ikasten duten eta ezagutza pedagogiko berria sortzen duten erakundeak lortzea. Prozesu hori ez da berez gertatzen eta aldaketa-eragile gisa jardungo duten eta testuinguruaren araberako beharretarako eta premia profesionaletarako estrategia egokienak erabiliko dituzten profesionalak eta zuzendariak behar ditu.
Fields of Study & Subjects
Teacher Education and Leadership Studies
Educational and Organizational Development
Organizational Learning and Leadership
Publication details
- Journal / source
- Hizpide: euskalduntze - alfabetatzearen aldizkaria
- Issue
- 107
- Publication date
- 1 January 2026
- Language
- EU